"Linbo Planeta" ikuskizunareko sarrerak lortu nahi?

URNIETA 2018-02-19

8 sarrera bikoitz zozkatuko dira otsailaren 22 arte izena ematen duten urnietarren artean. Irabazleak otsailaren 23an jakinaraziko dira. Zozketan parte hartzeko izena eman behar da Urnietako Udalaren webgunean. Ikuskizuna otsailaren 25ean izango da 17:30etan, Saroben.

 

Joxe Arregiri omenaldia, torturaren aurkako ekitaldian

ZIZURKIL 2018-02-19

Joxe Arregi zizurkildarra torturaz hil zutela 37 urte bete ziren joan zen astean. Hori gogoan, torturaren aurkako ekitaldia egin zuten Zizurkilen. Goizean Haizetsu eskulturara mendi ibilaldia egin ondoren, Joxe Arregi plazan elkartu ziren herritarrak, ekitaldi nagusia ospatzeko.

[Argazkiak]

Eva Esnaola eta Raul Gomez lasterkari bizienak Urnietan gaur

URNIETA 2018-02-18

IV. On Bosko lasterketa eta I. Ipar Martxa bi kirol proba jokatu dira Urnietan gaur goizean. Gogotsu agertu dira Salesiarren ikastetxeko zelaietara lasterkariak (75) eta ipar martxako parte hartzaileak (61), eta antolaketa bikaina izan da.

Korrikalariak: [Argazkiak]

Ipar martxako parte hartzaileak: [Argazkiak]

Ostiralean eskulan tailerra Andoaingo ludotekan!

MINTZALAGUNA 2018-02-19

Ostiralean (otsailak 23) eskulan tailerra egingo dugu 17:30ean, Andoaingo ludotekan.

Jarraipen mediatikoa harrera ekitaldiari

ANDOAIN 2018-02-18

Goizean espetxetik irten dira Igerategi eta Otaño, eta iluntzean Andoainen harrera ekitaldia egin diete. Preso ohiek, Andoainera iristean, lagun eta ezagun ugari eta hedabideetako kazetari eta kamara asko topatu dituzte. Baita harrera ekitaldia deitoratzeko Euskadiko PPk deituriko elkarretaratze bat ere. 

Doako prestakuntza ikastaroa

ESKUALDEA 2018-02-18

Kutxazain eta apal-betetzailearen doako prestakuntza ikastaroa. Otsailaren 23an hasita, ehun orduko praktikak egingo dira.

Bideoak
  • Andoaingo emakumeentzako jabekuntza eskola

  • Santa Ageda bezperan kantuan Zizurkilen

  • Los Lupercales konpartsa, Andoaingo Inauteriak