Andoaingo Banda Adunako pilotalekuan

ADUNA 2018-12-02

Euskaraldiaren baitan, Andoaingo bandaren kontzetuaz gozatzeko aukera izan da gaur Adunako pilotalekuan. Euskarazko abestiez osatutako kontzertua izan da gaurkoa eta entzuleek oso gustura entzun dituzte euskal abestien moldaketak.

[Argazkiak] [Bideoa]

Adunako mendi duatloia, lehendabizikoz

ADUNA 2018-11-22

Mendi Duatloien Zirkuituan parte hartu ohi dute Imanol Otermin eta Liher Etxeberria adunarrek. Aurten, herrian bertan antolatuko dute Zirkuituko azken froga.  Ikuskizun polita eskainiko dute kirolariek Adunan, azaroaren 24an

Kultur astearen azken txanpa

ADUNA 2018-11-18

Adunako Kultur astea azken txapan sartu da dagoeneko. Ostiralean Handia filma eskaini zuten elizan jarritako pantaila erraldoian. Bertan izan ziren Jon Garaño zuzendaria eta Joseba Usabiaga eta Iñigo Aranburu aktoreak. Larunbatean, haur antzerkia, euskal produktuen pintxo potea eta trikiti gaua izan zuten gozagarri. Gaur ere izango dute gozatzeko moduko ekitaldirik: 

VIII. Euskal Herriko Mendi Duatloia Adunan

ADUNA 2018-11-25

VIII. Euskal Herriko Mendi Duatloia izan zen atzo Adunan. Korrika eta bizikletan ibiltzeko aukera izan zuten parte hartzaile guztiek eguraldia lagun zutela. Bakarrik eta binaka parte hartzeko aukera izan zen bertan eta 110 izan ziren metara iritsi zirenak.

 [Argazkiak]  

[Sailkapena: Bakarka]  [Sailkapena: Erreleboka]

 

Pintxo afari-merienda eta trikiti gaua izan ziren atzo Adunan

ADUNA 2018-11-18

Oilaskoa, hamburgesa eta txorizoa izan zuten atzo afari-meriendarako adunatarrek, baita sagardoa ere. Hori guztia trikitilarien konpainian, hala nola Izer eta Alabier; Julen Alonso eta Eneritz Aulestia; Kris, Maixa eta Irati; eta Leire, Eider eta Maider.

[Argazkiak]

Herri azoka, pantaila handian

ADUNA 2018-11-16

Adunako Kultur astea aurrera doa, eta atzo iluntzean, Herri azokako irudiak ikusi ahal izan zituzten adunarrek. Urtean zehar lanean aritu direnei aitortza egin zieten, eta baita ikus-entzunezkorako euren testigantza eskaini duten herritarrei ere. Asteburuan zehar jarraipena izango du Kultur asteak:

Atzoko argazkiak

Bideoak
  • Andoaingo Banda Adunako pilotalekuan

  • Adunako Jaiak18 | XV. Trans-Ernio pilota txapelketa

  • Adunako Inauteriak