ADUNA 2017-11-17 13:02

Kultur Astea azken txanpan sartu da

Xexili eguna ospatuko dute gaur, 18:00etan hasita, Loatzo musika eskolako ikasleen kalejira alaiarekin. Iluntzean, mus txapelketa eta film emanaldia izango dituzte gozagarri. Asteburuan ere izango da zertaz gozaturik. Egitarau osoa:

Gaztain erreak, larunbatean

Azaroak 17, ostirala

18:00 Loatzo musika eskolako kideen Santa Zezilia irteera. Ondoren, merienda.

21:30 Euskal Herriko Mus Txapelketako kanporaketa. Txulobi elkartea.

20:00ak aldera Tolosaldeako Saharako taldekideek tea prestatuko dute herritarren gozagarri.

21:30 Helduentzako pelikula. Koria eta itsasoa.

 

Azaroak 18, larunbata

09:00 Auzolanean garia ereitea. Garia ereitetik hasi eta ogia egiten bukatu arteko prozesua.

11:00 Haur jolasak. 11:00.

12:00 Kantubira.

16:30 Haurrentzako antzerkia. Markeliñe.

18:30 Gaztain eta pintxo dastaketa Guraso elkartearen eskutik.

 

Azaroak 19, igandea

09:30 Mendi buelta edo Urmara museora irteera.

Iruzkina Idatzi

Captcha image