ADUNA 2017-11-20 10:47

Auzolanean erein zuten garia

Kultur astearen barruan, ekitaldi berezia antolatu zuten Adunan azaroaren 18an. Goizeko 09:0etan hasita, garia erein zuten Uztartza atzeko belazean. Auzolanean aritu ziren, garai atean bezala. Laiarekin lurrari buelta eman, arearekin prestatu, eta eskuz erein zuten garia.

Argazkiak

Auzolanean erein zuten garia

Bideoz jaso zuten larunbateko saioa, eta hala egingo dute garia ogi bihurtu arteko pauso guztiekin. Ondo bidean, ekaina amaiera aldera jasoko dute larunbatean ereindako gari-uzta.

Auzolanean egin zuten gari-ereitea, garai batean egiten zuten bezala. Joxe Aburuza izan zuten gidari. Hark ederki ezagutu baitzituen Adunako soro gehienetan garia ereiten zuteneko garaiak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image