ADUNA 2018-01-04 14:37

Zirku-tailer arrakastatsuak Asvinenea elkartean

Eskaintza berezia eskaini du Asvinenea elkarteak Gabonetako oporretarako, bai familiei nola haurrei zuzenduta. Harrera beroa izan dute tailerrek:

Zirku-tailer arrakastatsuak eskaini dituzte Asvinenean.

Abenduaren 26tik 28ra zirku-tailer familiarra egiteko aukera eskaini zuten Adunako asvinenean. Arrakasta polita lortu zuen deialdiak, eta haur zein gurasoak gustura aritu ziren diziplina ezberdinetan. Urtarrilaren 2tik 4ra, berriz, haurrei zuzendutako zirku-tailerrak burutu dute. Horrez gain, asteazken arratsaldero haurrei zuzendutako zirku-tailerrak eskaintzen dituzte, eta aurrerantzean deialdi gehiago egiteko asmoa ere badute.

Iruzkina Idatzi

Captcha image