ADUNA 2018-04-22 19:28

Aimar Irigoien txapeldun, Gorostidi harrian

Zazpi harrijasotzaileren arteko lehia hartu du gaur Adunako pilotalekuak. Gorostidi Harria txapelketa zen jokoan eta garaile garbia izan du aurtengoan ere: Aimar Irigoien errezildarra. 1,42 minutu besterik ez due behar izan txapelketako bost harriei bina altxaldi emateko. Jokin Eizmendi izan da bigarren, 3 minutu eginez.

[Argazkiak]

Aimar Irigoien txapeldun, Gorostidi harrian

Sailkapen osoa: 

Aimar Irigoien 1,48 minutu.

Jokin Eizmendi 3,00 minutu.

Aimar Galarraga 3,42 minutu.

Izeta IV. 4,04 minutu.

Guzta 4,14 minutu.

Iban Ugartemendia 4,17 minutu.

Xabier Peñagarikano 4,36 minutu. 

Lehia polita eta bizia izan da Adunakoa eta ikusleek ikaragarri gozatu dute guztiek eskainitako ikuskizunarekin. Lehian aritu diren zazpi harrijasotzaileetatik, inor ez da animatu 185 zilidro zaharra esku bakarrez altxaldia ematen saiatzera. Iñaki Gorostidiren markak, beraz, bere horretan jarraituko du. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image