ADUNA 2018-05-14 12:18

Irizar e-Movility lantegia inauguratu dute

Europako lehen elektromugikortasun lantegia da Adunakoa. 75 milioi euroko inbertsioa eskatu du eta 18.000 metro karratuko azalera du. Lantegiko ordezkariez gain, ordezkari politikoak ere bertaratu ziren ekitaldira.

[Argazkiak]

Irizar e-Movility lantegia inauguratu dute

Josu Amilibia Adunako alkateak hartu zuen hitza inaugurazio ekitaldiaren hasieran. Irizarren lantegia mundu mailan aitzindaria dela azpimarratuta, "egun pozgarria da gure herriarentzat, Tolosaldea eskualdearentzat, Gipuzkoarentzat eta Euskal Herri osoarentzat", aipatu zuen. 

Aduna, ingurugiroarekin "kontzientziatuta" dagoen udalerria dela azpimarratu zuen,  "sentsibilizazio kanpaina eta praktika onekin, gaikako bilketa eta birziklatze tasa %80tik gora kokatzea lortu dugu. Beraz, jasangarritasunaren alde egiten duen udalerri batean, irizpide hori jarraitzen duten ondasunak ekoitziko dira aurrerantzean", aipatu zuen.

Jose Manuel Orcasitas eta Hector Olabe, Irizarreko ordezkariak, Eusko Jaurlaritzako Arantxa Tapia, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia eta Josu Amilibia Adunako alkateak moztu zuten xingola, lantegiaren inaugurazioa irudikatuz.

Lantegia ikusi ondoren, elkarrekin afaltzeko elkartu ziren ordezkari politikoak, lantegikoak, eta nazioartetik etorritako hainbat gonbidatu.

Iruzkina Idatzi

Captcha image