ADUNA 2018-05-25 10:41

Arte eszenikoen topaketa Asvinenean

Adunako Zubitxiki industrigunean kokatuta dago Asvinenea. Duela 15 urte jarri zuten martxan, eta arte eszenikoak sustatzea da bere helburu nagusia. Arte eszenikoen topaketa antolatu dute ekainaren 11tik 17ra. Tailerrak, inprobisazio gaua, kabareta, afrikar kontzertua eta zirku ikuskizuna antolatu dituzte, besteak beste.

Arte eszenikoen topaketa Asvinenean

Programa zabala eta anitza prestatu dute, topaketa honetarako diziplina ezberdinak ezagutarazteko helburuarekin. Publiko orokorrari zabaldutako programa antolatu dute, profesional zein zaletu, orokorrean arte eszenikotan interesa duen orori.

Aurten lehenengoz antolaturiko topaketa hau datorren urteetarako abiapuntua izatea da Asvineneako kideen helburua; urteroko zita bilakatzea alegia, Asvinenearen etorkizuna bermatze aldera.

Tailerrak: Soka, kablea, dramaturgia eta sorkuntza, dantza mugimendu terapia, klown, zirkua, oihalak, acrodance, malabareak, etab.

Tailerretan izena emateko:

https://goo.gl/forms/LUWcGDpla62Lb8L

 

Ikuskizunen egitaraua:

Ekainak 14, osteguna

Inprobizazio Gaua Musika Zuzenean, 19:00, doan. 

Ekainak 15, ostirala 

Kbaret+Afrikar Gaua Kawademi taldearekin. 20:00 7€

Maite Guevara, Asvin López, Toni Gutiérrez, Salvo Cappello, Endika Salazar, Barbara Bins, Garazi Pascual.

Ekainak 17, igandea 

Zirko Ikuskizuna

Frantziatik zunenean, Caio Pino eta Clemen Malin.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image