ADUNAKO JAIAK 2018 2018-08-11 16:13

Euskaraz mintzatzeko aldarria egin dute txupinazoan Adunan

Murgil elkarteko kideek bota dute txupinazoa. Bertako kide den "Txatarras"-ek euskararen erabilera herrian indartzeko aldarria egin du. Ondoren, oilasko jokoa izan da herriko gazteen eskutik, eta baten batzuk lehenengoan moztu diote burua plastikozko oilaskoari.

[Argazkiak: Puzgarriak | Txupinazoa]

Hasi dira Andramari jaiak Adunan.

II. Urrezko Oilaskoa ere ospatu da aurten eta Ibon Aburuza izan da garailea, bi pertsonentzako asteburu pasa irabaziz.

Hala ere, festa giroan sartzen lehenak haurrak izan dira. Goiz osoan zehar puzgarrietan ezin hobeto pasa dute. Arratsaldean ere edukiko dute horretarako tartea 19:30ak bitarte.

21:00etan oilasko biltzaileek afaria egingo dute, eta gaua girotzeko ardura Izer eta Alabier trikitilariena izango da.

Iruzkina Idatzi

Captcha image