ADUNA 2018-10-11 10:56

Landarbaso abesbatza, Adunan

Urriaren 26an entzunaldi irekia eskainiko du Landarbaso abesbatzak, Adunako elizan. 20:30etan hasiko da saioa, eta Tolosako Abesbatza Lehiaketan aurkeztuko duten lana eskainiko dute. Maila handiko abesbatza da Landarbaso. Nazioarteko hamalau sari ditu eta 500 emanaldi baino gehiago eskaini ditu dagoeneko. Adunan, kalitatezko musikaz gozatzeko aukera paregabea izango da, beraz, urriaren 26an.

Landarbaso abesbatza, Adunan

Maila handiko abesbatza da Landarbaso. Hamaika diskatan parte hartu du edota ekoizpen lanetan aritu izan da. 30 kontzertutik gora eskaintzen dute urtero eta 30 konpositore desberdin baino gehiagoren 70 estreinaldi baino gehiago egin ditu.

Taldearen nazioarteko parte hartzea gehien bat Europan kokatzen da bertako 10etik gora herrialdetan aritu baita, baina baita beste bi kontinentetan ere: Amerikan (AEB) eta Asian (Txina eta Japonia).

Formakuntza, sentsibilizazio, gizarteratze eta lankidetza solidario lanek urtero 2000tik gora pertsonei eragiten diete.

Tolosako Abesbatzen Lehiaketak 50. edizioa izango du aurten, eta maila handiko abesbatzek hartuko dute parte. Tartean izango da Errenteriako Landarbaso. Tolosako lehiaketarako prestaketa lanetan ari dira buru-belarri eta euren prestakuntzaren barruan, saio irekia eskainiko dute Adunako elizan.

Iruzkina Idatzi

Captcha image