Mindfulness formazioa egin dute Fleming Herri Eskolan

AMASA-VILLABONA 2019-01-15

Irakasle eta familiek mindfulness ikastaroa jaso dute Virginia Belategi Azpiri komunikatzaile eta psikoterapeutaren eskutik. Haurrekin praktikan jartzeko teknika eta ariketa zehatzak ere ikasi dituzte, ikasleen ongizate emozionala baitute helburu.

[Iazko bideoa]

Olaederra kiroldegian makina berriak instalatu dira

AMASA-VILLABONA 2019-01-15

Ariketa eta muskulaturarako makina berriak instalatu dira Olaederra Kiroldegian, hauxek: 2 zinta G680LED, 2 bizikleta eliptiko G815 eta Multicrossover L370 bat. Guztira 17.884,04 euroko inbertsioa izan da, eta Kirolzer enpresaren bitartez %40ko beherapena lortu da.

Amasa-Villabonako Udalak bi diru-laguntza jaso ditu

AMASA-VILLABONA 2019-01-11

Kale-hezitzaileen lokala berritzeko 10.874 euroko diru-laguntza eman dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Amasa-Villabonako Udalari. Orotara, aurrekontua 14.499 eurokoa izan da. Bestetik, landa ingurunea dinamizatzeko 4.141 euro jaso ditu Eusko Jaurlaritzatik. Diru hori Amasan ospatzen diren "Lau Urtaro" izeneko lau kontzertu kulturalak ordaintzeko izango da.

Errebote plaza hesitu dute obrarekin hasteko

AMASA-VILLABONA 2019-01-15

Errebote plaza hesitu eta bertako altzariak kendu dituzte plaza eraberritzeko obrarekin hasi ahal izateko. Herritar ugari ibili dira plaza ingurutik langileek nola hesitzen duten begira. Hori dela eta, astearteetako azoka Remi Ayestaran pasealekuan izan da.

EH Bilduren ustez azoka Remi Ayestaran pasealekura aldatzeak arazoak ekar ditzazke

AMASA-VILLABONA 2019-01-11

Errebote plazako berritze lanekin hasiko dira hurrengo hilabeteetan, eta ondorioz astearteetan egiten den azoka Remi Ayestaran pasealekura lekualdatuko da. EH Bilduko Udal taldeak kokapen berria ezegokia dela adierazi dio Udalari, eta honako lekuak proposatu ditu: Oriamendi, Larrea edota Errota auzoa.

EH Bilduk Udalari bidalitako oharra:

Umeentzako eski irteera antolatu du Somportera Aizkardik

AMASA-VILLABONA 2019-01-09

Urtarrilaren 26an eta 27an umeentzako eski irteera antolatu du Aizkardi Mendizale Elkarteak Somportera (Pirinioak). Izena Larrea auzoan duten lokalean eman behar da urtarrilaren 14an, 20:00etan. Guraso edo arduradun baten menpe joan beharko dute irteerara haurrek.