Elkarretaratzerako deialdia, biharko7

AMASA-VILLABONA 2017-11-24

Azaroak 25ean, larunbata, Elkarretaratzea egingo da Errebote plazan, Villabonako Udaletxe aurrean, eguerdiko 12:00etan, "Emakumeen Aurkako Indarkeriari Ez" aldarrikatzeko. Amasa-Villabonako herritarrei ekimen honetan parte hartzeko deialdia luzatu die Udalak. Horrekin batera, adierazpen insitituzionala ere onartu dute:

Antton Pebet-en oroimenezkoa aurkeztu dute3

AMASA-VILLABONA 2017-11-24

Abenduaren 1ean hasiko da txapelketa, eta abenduaren 30ean emango zaio amaiera, final handiarekin. Maila bakarrean lehiatuko dira aurten pilotariak, gazte eta afizionatu mailako pilotarien arteko bikoteak osatuta.

Amaitu dira Samartiñak24

AMASA-VILLABONA 2017-11-20

Azaroaren 18an, larunbatez amaitu ziren aurtengo San Martin jaiak. Haur-krosa, sega desafioa, txekor-bazkaria, bertso-saioa..., egun bikainarekin eman zieten amaiera aurtengo jaiei. Eguraldia lagun, jendeak ederki gozatu zuen goizeko ekitaldiez eta ia 400 pertsona elkartu zen herri bazkarian.

Bazkariko argazkiak
 

Ota eta Nazabal garaile sega desafioan29

AMASA-VILLABONA 2017-11-18

500 metro belar ebaki behar izan dituzte Aitor Otamendi "Ota" eta Kepa Nazabal, eta Joseba Astiazaran eta Jon Beldarrain herriko gazteek. Sega zorrozte lanetan Jokin Etxeberria eta Joantxo Beldarrain aritu dira, hurrenez hurren. Ikustaldi bikaina eskaini dute bi bikoteek.

[Argazkiak]     [Bideoa]

Haur krosa Samartin festen azken egunean28

AMASA-VILLABONA 2017-11-18

Seigarren maila arteko haurrak izan dira goizeko protagonistak krosean. Ederki moldatu dira guztiak korrikan, elkarri lagunduz eta animatuz.

[Argazkiak]
 

Azaroaren 25aren inguruko ekitaldiak, Erniobean37

AMASA-VILLABONA 2017-11-17

Erniobea institutuko kideek ekitaldi sorta antolatu dute Emakumeenganako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira. Gaiaren inguruko hausnarketa eragitea da helburu nagusia. Jarraian, egitaraua:

2017ko ikerketa sariak Ane Labaka eta Beñat Muguruzarentzat36

AMASA-VILLABONA 2017-11-17

Ane Labakaren eta Beñat Muguruzaren proiektuei eman zaie saria, UPV/EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak egindako deialdian.

Aizkardiren 34. Mendi Astea, azaroaren 20tik 26ra44

AMASA-VILLABONA 2017-11-16

Azaroaren 21ean hasita, mendiko gaiekin lotutako hainbat hitzaldi eskainiko da Gurea antzokian, iluntzeko 20:00etan. Azaroaren 20tik 24ra, X. Argazki Rallyko argazkiak ikusgai egongo dira antzokiko sarreran; azaroaren 24an jakinaraziko da sarituen berri. Igandean, 26an mendi ibilaldiarekin emango zaio amaiera Mendi Asteari. Egitaraua, gehitutako irudian.
 

Sasoi betean, korrika42

AMASA-VILLABONA 2017-11-16

Azaroaren 2an 74 urte bete zituen Sebas Aranburu Iruin billbonatarrak eta joan zen igandean, Behobia-Donostia lasterketa entzutetsuan hartu zuen parte, hemezortzigarren aldiz.

Iraitz Arrospide hirugarren, Behobia-Donostia lasterketan56

AMASA-VILLABONA 2017-11-14

Iraitz Arrospide Garro billabonatarrak marka ezin hobea lortu zuen joan zen igandeko Behobia-Donostia lasterketan, 1:02:37 denbora eginez, hirugarren helmugaratu zen:

Herritarren arteko lehia, Samartiñetan65

AMASA-VILLABONA 2017-11-12

Amasarren arteko herri-kirol lehiak eman die amaiera jaietako egitarau nagusiari. giro ederrean aritu dira gazteak, bi taldetan banatuta. Ingudearekin, lokotsak edo sagarrak biltzen, trontzan, karretilarekin, bizikleta txikiekin, korrika, zakua eramanaz, soka-tiran..., kirol ezberdinetan lehiatu dira, umore ederrean. 

Argazkiak

Herri-kirolak San Martin egunean67

AMASA-VILLABONA 2017-11-11

Harri-jasotze lanetan Joseba Ostolaza eta bere alaba Udane Ostolaza aritu dira. Aizkoran bi bikoteren arteko norgehiagoka izan da. Batetik, Bihurri eta Alex Txikon, eta bestetik, Beltza eta Telletxea.

[Argazkiak]

Soka-dantza pilotalekuaren babesean, giro ederrean75

AMASA-VILLABONA 2017-11-10

Gazte egunaren baitan, baserriz baserri ibili ziren Amasako gazteak atzo, goizean goiz hasita. Arratsaldean urteroko Soka-dantza saioa eskaini zuten, eguraldi txarragatik, plazan beharrean, pilotalekuan. Gazte eguneko kideak nahiz herritarrak elkarrekin dantzan, giro polita sortu zen Amasako pilotalekuan.
Gaurko eta asteburuko egitaraua jarraian:

Argazkiak

Mendiluze eta Iguaran Durangon ariko dira igandean72

AMASA-VILLABONA 2017-11-10

Igandean, azaroak 12, Finalaurrekoetako lehen itzuliko azken saioa izango da Durangoko Landako gunean egingo dena. 17:00etan hasiko da saioa eta 15:30ean zabalduko dira ateak. Sarrera guztiak amaituta daude, beraz, ez da leihatilik irekiko. Beste lau bertsolarirekin batera, Aitor Mendiluze andoaindarra eta Oihana Iguaran amasarra ariko dira kantuan:

Mikel Yarza amasarrak Iturrigoxo jatetxeari eginiko oparia86

AMASA-VILLABONA 2017-11-09

Amasako Iturrigoxo jatetxeak sorpresa eder bat jaso du aste honetan. Mikel Yarza amasarrak egur lanketako tailerrean egindako kartel original bat eman du oparitan jatetxearen sarreran jartzeko. Eskulanarekin Jon Iñaki Ormazabal irakasleak lagundu dio. Iturrigoxo jatetxeak eta Udalak bere eskerrik beroena adierazi diote Mikeli bere ekimenagatik.