AMASA-VILLABONA 2017-08-31 18:38

Bote Luzeko eta erreboteko txapelketak asteburuan hasiko dira

Igande honetan hasiko dira, batetik, Bote Luzeko Euskal Herriko Txapelketa eta, bestetik, Enrique Abril Errebote Txapelketa. 

Errebote partida, Behar Zana taldea

Gipuzkoak bi talderekin hartuko du parte Bote Luzeko Txapelketan. Bi fasetan jokatuko da; hala, lehendabiziko fasean, irailaren erdialdera arte luzatuko da ligaxka. Ondoren, kanporeketen unea iritsiko da: ligaxkan multzo bakoitzean lehen bi postuetan sailkatutako taldeek finalerdiak jokatuko dituzte (A1 vs B2 eta B1 vs A2, partida bakarrera), irailaren 24ko asteburuan; eta finala, azkenik, urriaren 1eko jardunaldian izango da. 

Errebote txapelketari dagokionez, Behar Zana, Luzean, Txost eta Zubieta taldeak lehiatuko dira. Lehenik, itzuli bateko ligaxka jokatuko dute guztiek, irailaren 3tik 24ra bitartean. Partida guztiak Oiartzungo, Villabonako eta Zubietako plazetan izango dira. Bigarren eta hirugarren postuan sailkatzen diren taldeek finalerdia jokatuko dute, partida batera, urriaren 1ean, eta irabazleak finala jokatuko du, lehenengo faseko aurreneko sailkatuaren aurka. Finala Oiartzungo plazan jokatuko da, urriaren 8an.

Iruzkina Idatzi

Captcha image