AMASA-VILLABONA 2017-09-04 13:16

Behar Zana pilota eskolako ikastaroak hastera doaz

Uda pasa ondorenean, Behar Zana pilota eskolak antolatutako pilota ikastaroak irailaren 18an hasiko dira. Ekaineko izen-ematean inor gogoz geratu bazen, oraindik bada izena emateko aukera joko garbian, eskuz edo palaz aritzeko:

Behar Zana pilota eskolako ikastaroak hastera doaz

Aurrebenjaminek (2010-11) eta benjaminek (2008-09) astelehen eta asteazkenetan izango dituzte entrenamendu saioak. 

Ume kopuru handiak izena eman duenez,  maila horietan taldekatze ezberdinak egongo dira eta talde homogeneotan arituko dira.

Alebinek (2006-2007) astearte eta ostegunetan entrenatuko dute.

Joko garbiak astearte eta ostegunetan izango du tartea eta palaz neskek ere beraien pilota saioak izango dituzte. 

Federatu mailakoek (infantil, kadete, jubenil eta nagusiek) entrenamendu bereziak izango dituzte. Maila horietako pilotariren batek Behar Zanan inskribatu nahiko balu telefonoz edo emailez jarri beharko luke harremanetan.

Larunbat goizetan ere pilota saio libre eta irekiak eskainiko dira Amasako pilotalekuan. 

Gurasoei zuzendutako ikasturte hasierako bilera irailaren 14an ostegunez izango da 19:30ean Bear Zana pilotalekuan bertan. 

Pilota ikastaroak irailaren 18ko astean hasiko dira, talde bakoitza dagokion egun eta orduan.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Behar Zana taldeko kideekin jarri behar da harremanetan:

Emailez: beharzanapelota@gmail.com

Tlfnz: 600375352 // 688685982

Iruzkina Idatzi

Captcha image