AMASA-VILLABONA 2017-09-06 09:41

Pirinioetara irteera, Aizkardi mendi taldearekin

Irailaren 16-17 rako, asteburuko irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Larunbatean Gavarnira joan eta Tapou (3151m) gailurrera igoko dira. Igandean, berriz, Casco de Marbore (3011m) mendira, Brecha de Rolandetik.

Casco de Marbore mendia.

Izena emateko, ondorengo telefono zenbakira deitu behar da: 649 71 71 82 (20:00-22:00), edo Aizkardiren aretoan, ostegunean ordutegi berdinean, irailaren 12a baino lehen.

Irteera larunbatean (irailak 16), goizeko 05:00etan izango da, Olaederra kiroldegiaren ataritik.

Iruzkina Idatzi

Captcha image