AMASA-VILLABONA 2017-09-09 14:11

Urkamendi elkarteak irabazi du Isats gisatuen lehiaketa

Gaur goiz eta eguerdian zehar, Irrintzi elkarteak antolatutako XXII. Azoka Berezia egin da Txermingo ikastola azpian. Denetariko produktuak eskaini dituzte bertan. Ondorengo hiru postuek jaso dituzte sariak:

Argazkiak

Urkamendi, Uxo Toki, Zunbeltz eta Irrintzi elkarteetako ordezkariak.

1.- Mariana Rosca, larrua eta artilea.

2.- Iosu Iaralda, fruitu lehorrak.

3.- Sarrikola okendegia (Larrabetzu).

Pozarren jaso dute Irrintzi elkarteak eskainitako oroigarria eta Udalak emandako diru-saria irabazleek. Lehen postua eskuratu duen artisaua hungariarra da izatez, baina Zizurkil goran bizi da azken urteotan. Azokatara aurkezteko ohitura handiegirik ez badu ere, laugarren aldia zuen Irrintziko azokan eta aurten lehenengo postua etxeratu du. Hurrengo urterako oraindik eta postu dotoreagoa prestatuko duela zioen pozik.

Eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketara, berriz, zazpi elkarte aurkeztu dira: Zunbeltz, Uxo Toki, Irrintzi, Behar Zana, Beertoki, Txulobi eta Urkamendi. Zizurkildarrentzat izan da garaiopena. Pozik eta gustura agertu da Urkamendi elkarteko ordezkaria, Maurizio Dorronsoro. Aurten, Irrintzi elkartearen oroigarriaz gain, Arantza hotelean (Nafarroa) asteburuko egonaldia irabazi du sari gisa.

Hauxe sailkapena: 1.- Urkamendi (Zizurkil), 2.- Irrintzi (Villabona), 3.- Txulobi (Aduna), 4.- Beertoki (Villabona), 5.- Zunbeltz (Villabona), 6.- Uxo Toki (Amasa), 7.- Behar Zana (Villabona).

Iruzkina Idatzi

Captcha image