AMASA-VILLABONA 2018-01-08 15:08

Villabonako PSE-EE-ren eskaria

Larreako parke estaltzeko eskaria luzatu du Villabonako PSE-EE alderdiak. Jarraian, igorritako prentsa oharra:

Udaleko talde sozialistak gobernu taldeari eskatu dio aurrekontuetako zati bat gorde dezala, herriko parkerik erabilienetakoa den Larreako haur parkea estaltzeko; haurrek euritik babestuta jolasteko aukera izan dezaten.

Villabonako PSEE-EE-ko bozeramaile den Maria Luisa Arijak azaldu duenez, lan horiek egingo balira, herriko lehen parke estalia izango litzateke. Hark jakinarazi duenez, guraso zein zaintzaileen eskaera da babesean jolasteko toki egokia izatea, eguraldi txarra egiten duenean blai egin gabe. “Haur-parkeak hobetzea da helburua, txikiek espazio horietaz urte osoan zehar gozatzeko aukera izan dezaten, eguraldi txarrak eta, bereziki, euriak aukera hori zapuztu gabe”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image