AMASA-VILLABONA 2018-03-05 15:08

Sin Mala intención taldearen kontzertu ederra

Sin Mala Intención, Gorka Lizaso billabonatarra buru duen pop-rock taldeak, kontzertu oso berezia eskaini zuen pasa den martxoaren 2an, Villabonako Gurea Antzokian. Kontzertua abeslariak berak grabaturiko off ahots batekin hasi zen, jendeari eskerrak emanez eta “Las sobras del amor”, diskoko bigarren single-aren bideokliparen proiekzioa aurkeztuz.

Sin Mala intención taldearen kontzertu ederra

Gorka Urra oiartzuarrak zuzendu du bideoa. Segidan, taldekideak igo ziren oholtzara, “Esas cosas” lehen diskoko abesti guztiak jotzeko: Javi Echarri eta Iker Gutierrez (gitarrak), Maria Soriazu (baxua), Igor Barrero (teklatuak) eta Bjorn Mendizabal (batería). Kontzertua “Ojos de cristal” abestiarekin hasi zen, eta jarraian honako abestiak jo zituzten: “Las sobras del amor”, “En el asfalto”, “Flor de Madrid” abesti blueseroa, “Mi habitación” (Antonio Floresen bertsioa), “Arena triste” (Beñat Igerabideren musikarekin, kontzertuko soinu-teknikari izan zena), “Amigos de la luna”, “Paseo de Francia” eta “En mil pedazos” autobiografikoa, momentuz agur esanez eszenatokiari.

 

Aipatzekoa da taldekideen eta publikoaren artean sortutako harremana, animatuz eta abesti ezagunenak abestuz. Bisean, Gorka bakarrik irten zen, bere gitarrarekin datorren 2019an grabatzeko asmoa duten bigarren diskoan txertatuko dute abesti berria abesteko, “Fuimos un volcán” deiturikoa. Eta ondoren, sorpresa Gorkarentzat izan zen. Izan ere, Igor Barrero teklistarekin “Canción al desnudo” abestia jotzeko momentuan, taldekide guztiak azaldu ziren, gitarra akustiko bat oparitzeko, jendeak “Zorionak zuri” abesten zion bitartean. Musikara dedikatzea hain erraza ez dela dioen Miguel Ríos-en “Todo a pulmón” abestia jo ondoren, kontzertua “Vuela conmigo” lehen single-arekin amaitu zen, publikoak zutik abestu zuelarik. Amaiera bikaina emanaldi ahaztezinerako.

Iruzkina Idatzi

Captcha image