AMASA-VILLABONA 2018-03-06 15:14

Pilota hitzordu ugari asteburuan

Larunbatean hitzordu bikoitza izango dute Behar Zanako pilotariek; Iruran trinketeko lehen eta bigarren mailako finalak jokatuko dituzte, eta Villabonan, Emakumeen II. pala txapelketa azkarra. Horrez gain, Aiztondoko pilota topaketak ere aurrera doaz.

 

 

Emakumeen II. Pala txapelketa azkarra, larunbatean

Ostiralean, Villabonako Bear Zana frontoian eta arratsaldeko 17:30ean Aiztondoko Pilota topaketei dagozkien 4 partida jokatuko dira benjamin mailan.  Ondoren, 20:00etan Lizaso eta Urbietak eskuz binaka Gipuzkoako Udaberri txapelketan eta 1. mailan, ligaxkako azken partida jokatuko dute. Beren taldeko 1. edo 2. geratzeko balioko du. Hauek jada, datorren astean jokatuko den final erdietarako sailkatuak dira.

Larunbatean berriz, hitzordu bikoitza izango da. Villabonako Bear Zana pilotalekuan 14:30ean hasiko da II. Emakumeen Pala txapelketa azkarra. Guztira 8 bikotek parte hartuko dute, guztiak ere Behar Zana taldeko pilotariak. Finala arratsaldeko 19:30ean hastea aurreikusten da.

Irurako pilotalekuan, Gipuzkoako eskuz binaka trinketeko finalak jokatuko dira. Lizaso eta Esnaolak, 1. mailan beren postua mantendu ondoren, Behar Zanako beste bikoteek finaletara iristea lortu dute.

2. mailan, Aitor Irisarri eta Otañok jokatu dute lehiaketa osoa finalerdiak iritsi arte. Mikel Otañok eskuak minduak ditu eta Eneko Maiz munduko azpitxapeldunak hartu zuen bere tokia. Oraindik ere min hartua den arren (ezker eskumuturra hautsi zuen) eta esku bakarraz jokatu arren, finalera iristea lortu dute Irisarrik eta biek. Hauen finala arratsaldeko 17:00ak inguruan hasiko da. Hernaniko bikotea izango dute aurrez aurre.

Ondoren 1go mailako finala iritsiko da eta  Iñigo Irisarrik eta Guruzealdek Urnietako Loitegi eta Esnaolaren aurka jokatuko dute. Beraz, pilota gosez denak badu aukerarik pilotaz gozatzeko asteburu honetan ere, inguruko pilotalekuetan, Behar Zanako pilotarien eskutik.

Iruzkina Idatzi

Captcha image