AMASA-VILLABONA 2018-03-09 16:40

Feminismoa bai, bandalismoa ez

Herrian agertu diren pintaketak direla eta, Maite Izagirre alkateak oharra kaleratu du egoera salatzeko: "Bandalismoa ez da sekula feminismoa izango, bandalismoa bakarrik".

[Argazkiak]

Oharra osorik:

M8-aren ostean herrian agertutako pintaketak. Argazkia: Villabonako Udala.

Feminismoa bai, bandalismoa ez.

Azken egun hauetan, herriko hainbat eremu publiko eta pribatu “Emakumeok Planto” dioten pintadez beteta agertu dira, martxoaren 8ko, emakumeen nazioarteko eguneko grebari lotuta.

Emakume bezala, beti partekatu eta defendatu ditut borroka feministaren helburuak: eskubide eta aukeren berdintasuna, soldaten parekatzea, eraso sexisten amaiera eta baita sexismoarena ere... Alkate bezala, beti bultzatu izan ditut eta horrela jarraituko dut, helburu horiek lortzeko udal politika mailan aurrera atera daitezkeen ekimen guztiekin. Beti egon naiz bortizkeria jasan duten emakumeen ondoan, diskriminaturik daudenekin, eta horrela jarraituko dut.

Arrazoi horregatik, emakume eta alkate naizen bezala, nire gaitzespena irmoa adierazten dut “feministak” diren pintada horiekiko, zikindu besterik ez dute egiten eta. Publikoak eta pribatuak diren eremuetan egin dituzte, baita eraikin berezietan ere eta udaleko diru-kutxan galera ekonomiko larria sortu dute. Feminismoaren izaera eta irudia zikintzen dute, gure gizartea justuagoa izateko beharrezkoa eta ezinbestekoa den mugimendua, alegia.

Feminismoaren kontrako beste ikur nabarmenagorik ez dago, matxismoaren barruan dauden sinboloak berrerabiltzea baino. Ezin liteke feminista izan eremu publikoak norberarentzako modu lotsagabe batean hartzea. Bandalismoa ez da sekula feminismoa izango, bandalismoa bakarrik.

Bai feminismoari eta berdintasunaren aldeko emakumeen borrokari. Ez borroka bera zilegitasunik gabe uzten duen hazi matxistako bandalismoari.

Sinadura: Maite Izagirre Irazustabarrena, Amasa-Villabonako Alkatea

Iruzkina Idatzi

Captcha image