AMASA-VILLABONA 2018-04-09 15:40

Tomate landarearen zainketa tailerra izango da ostegunean

Tomate landareak zaintzeko ordu eta erdiko tailerra eskainiko du Baratze Parke Sareak Udalarekin elkarlanean. Herritar guztiei zabaldutako doako saioa da, eta zainketa ekologikoa izango du oinarri. Ostegunean, apirilak 12, izango da 18:00etan Amasa bidean dagoen baratze parkean.

Amasa-Villabonako baratze parkea.

Ekoguneak eskaintzen duen "Furgobaratza" zerbitzuaren bidez eskainiko da tailerra. Tomate landarearen zainketa ekologikoaren inguruko informazioa emango da, eta tailerrean parte hartuko duten herritarren galderak ere erantzungo dira.

Udaleko Ingurumen sailetik azaldu dutenez, "landareak eramango ditugu, landatu egingo ditugu, ikusiko dugu nola kimatu behar diren eta baita ere nola ureztatu behar diren...".

Bertaratzen direnen artean tomate horiak, beltzak, bonbila formakoak, handiak txikiak eta beste banatuko dira, baratzak kolorez janzteko.
 

Iruzkina Idatzi

Captcha image