AMASA-VILLABONA 2018-04-11 13:26

'Don't be Dummy' ekitaldia, bihar Gurean

Don’t be Dummy | Zuk ez duzu ordezkarik” ekitaldi ibiltaria Amasa-Villabonara iritsiko da bihar, 11:00etan. Trafiko-istripuen inguruko ekitaldia, 15 eta 19 urte arteko gazteei zuzenduta dago eta  Zubimusu Ikastolako eta Erniobea Institutuko 107 ikaslek eta 7 irakaslek hartuko dute parte.

'Don't be dummy' ekitaldia, bihar

Orain arte, Araba, Bizkaia de Gipuzkoako 19 udalerritara iritsi da Eusko Jaurlaritzaren ekimena; Durango, Zarautz, Eibar, Gernika, Ermua, Irun, Galdakao, Amurrio, Agurain, Laudio, Zornotza, Arrasate, Eskoriatza, Tolosa, Zumarraga, Bergara, Getxo, Laguardia eta Barakaldon, hurrenez hurren. Aurtengo ikasturtean momentuz 6.800 ikaslek baino gehiagok hartu dute parte eta 35 bat lagun beraien esperientzia pertsonala kontatzera ausartu dira.

Iruzkina Idatzi

Captcha image