AMASA-VILLABONA 2018-05-03 15:25

Abesbatzen zikloa, maiatzean

Herriko Eresargi abesbatzak, Amasa-Villabonako Udaleko kultura batzordearen laguntzarekin, abesbatzen hirugarren txapelketa antolatu du maiatzean zehar. Kontzertuak maiatzeko igande guztietan antolatu dira arratsaldeko 19:30ean, Gurea zinean.

 Azken egunekoa izan ezik, kontzertu guztiak doan izango dira. Eresargi abesbatzak ahalegin itzela egin du Euskal Herri mailan zein nazioartean izen handia duten abesbatza taldeak Villabonara ekartzeko. Ziklo honek urtetik urtera kalitate eta publikoaren aintzatespena handitzea helburu izan du.

Maiatzaren 6an, igandea, Juan Mari Iparragirrek zuzenduriko Eresargi abesbatza izango da hirugarren edizio honi hasiera emango diona.

Maiatzaren 13an, Donostiako Easo Abesbatzako Musika Eskolaren parte den Araoz gaztetxoen abesbatza famatuaren tartea izango da, eta hilaren 20an, Javier Busto zuzendari ospetsuak zuzentzen duen eta 2014an sortu zen Aquam Lauda abesbatza irundar mixtoaz gozatzeko aukera izango dugu, erdi aroko musikatik hasita garaikiderarte, obra sakratu naiz profanoak, kalitate handiz interpretatzen dituztenak.

Eta zikloaren amaiera modura, antolatzaileek, keinu txiki bat egin nahi izan diote umoreari, Golden Apple Quartet talde ezagunaren emanaldia maiatzaren 27rako programatuz. “Golden Gran Selección” ikuskizuna eskainiko dute. Laukoteari, musika munduko zein eszenatokiko umorearen erabilpenaren nazioarteko erreferente bilakatu dituen abestiak entzuteko aukera izango diogu.

Mertxe Garmendia kulturako zinegotziak dioenez: “programazioa geroz eta finkatuagoa da urtetik urtera, eta udaletxeak, Eresargi Abesbatzaren ekimen zoragarri hau sustatzen jarraituko du. Amasa-Villabonako abesbatzen txapelketa hau, eskualde mailan bakarrik ez, Gipuzkoa mailan erreferente bilakatzea du helburu”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image