AMASA-VILLABONA 2018-05-11 11:52

Aldaketak udal artxibategian

Villabonako Udalak prentsa oharra igorri du udal artxibategian egindako aldaketen berri emateko:

Aldaketak udal artxibategian

Udalak, memoria historikoa sustatzen duen OSATUZ Bizikidetza programaren bigarren faseko markoaren barruan, ikertzaileei bideratutako gune berri bat ahalbidetu du Udal Artxiboan (historiadoreak, kazetariak etab.). Orain arte, ez zegoen gunerik bertako historia ikertu nahi zuenak bere lana egoera egoki batean garatu ahal izateko.

2.500 euroko inbertsioarekin, eremu berriak, mahai eta informatika tresna berriak ditu non ikerlariak, egin beharreko kontsultak egin eta bere ikerketa lana garatu ahal izango duen.

Hau ez da Udal Artxiboan aurrera eramango den ekintza bakarra, 2018ko aurrekontuak, planoak eta balore handiko dokumentu historikoak zaharberritzeko 8.000 mila euroko partida gehigarria duela kontuan izanik.

Iruzkina Idatzi

Captcha image