AMASA-VILLABONA 2018-05-15 11:26

Milimetroak jai handia izango da Larunbatean

Villabona eta Zizurkilgo eragile ezberdinen laguntzarekin, Zubimusu ikastolak beraien ikastaro amaierako ekitaldia kalera ateratzea erabaki du eta jaiaren aurkezpena egin dute egitaraua ezagutzera eramateko.

[Argazkiak] [Bideoa]

Villabona eta Zizurkilgo eragile ezberdinen laguntzarekin, Zubimusu ikastolak beraien ikastaro amaierako ekitaldia kalera ateratzea erabaki du. Horrela haur eta gaztetxoak herriko puntu ezberdinetan ekintzak egingo dituztelarik. Espazio irekiez gain, herriaren eta bertako eragileen parte hartzea ere bermatu nahi izan du ikastolak eta horretarako gaztetxoentzako ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Hala nola, behar zana pilota eskolarekin, Loatzo musika eskolarekin edo ta elkarte gastronomikoen laguntzarekin.

Egun guztiko festa izango da maiatzaren 19rako ikastolak antolatu duena eta bertan DBHko ikasleentzako erronka ezberdinak egoteaz gain, LH eta HHko ikasleentzat tailer ezberdinak eskainiko dira errebote plazan. Horretaz gain, etxeko txikienek ere beraien tartea izango dute eta horretarako haurren hirian izeneko espazio publikoa ere sortu dute.

Haurren hiria, gurasoek txikienen nahiak ikusi ostean egin duten ikerketari esker sortu da. Bertan hauen nahirik handienak eta berrerabilitako materiala hartuz txikienentzako jolasteko gune paregabea sortu baitute. Hau, Joxe Arregi plazan izango da erabilgarri eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Hau guztiaz gain, ikasle, irakasle, guraso eta ikasle ohien artean bazkaria ere izango da eta ondoren bertso saioa, trikitilariak, DJ-a eta askoz ere gehiago Zubimusuk antolatu duen Milimetroak egun handian.   

Iruzkina Idatzi

Captcha image