AMASA-VILLABONA 2018-05-31 10:46

Baserritarrei dirulaguntza

Villabonako Udalak prentsa ohar bidez jakinarazi duenez, Amasamendiko abeltzainek 2500 euroko dirulaguntza jasoko dute, sasiak garbitzeko makina bat erosteko. Jarraian, prentsa oarra

Baserritarrei dirulaguntza

Pasa zen maiatzaren 15ean Maite Izagirre alkateak, udal hitzarmenaren zirriborroa eman zion Amasamendiko abeltzainen elkarteko presidentea den Joxe Mari Ugartemendiari; akordio horretan jartzen duenez, elkarteak 2.500€ko diru laguntza jasoko du Udalaren eskutik, sasiak garbitzeko makina erosteko. OSATUZ Herrigintza programaren lehenengo fasean bildutako konpromisoa da eta bere momentuan, ezin izan zen gauzatu elkarteari eragiten zien gai batzuengatik.

Pasa den maiatzaren 28an Udaletxeko gobernuko juntaren akordioaren ondoren, ofizial egin da auzolaneko lanen sustatzeko laguntza ekonomikoa.

OSATUZ programako bigarren faseak bere egitaraua garatzen jarraitzen du. Segurtasun eremuaren barnean, Txermin eta Arratzain lotzen dituen lurpeko pasabidea margotu egin da, baina kasu honetan, emaitza ez da guztiz positiboa izan. Egokitzapen lanak amaitu eta egun gutxira, izaera politiko zein beste mota batzuetakoak zituzten pintadak agertu dira berriro, horrek, gizabidearen aurkako gertaera hauekin amaitzeko oraindik ere, pausu asko falta direla erakusten du.

Iruzkina Idatzi

Captcha image