AMASA-VILLABONA 2018-06-01 17:53

Behar Zana festa hasi da

Villabonako Behar Zana Elkarteak 72. urteurrena ospatuko du gaurtik hasi eta asteburu osoan zehar. Bola tiraldia bertan behera gelditu da eguraldiagatik. 18:00etan sagardo dastaketa izango da Berdura plazan.

Asteburuko egitaraua:

Ekainak 2, larunbata

10:00 VII. Xake Txapelketa (egoitzan). Pilota eskolako haurren txapelketa finalak.

13:00 Pilota eskolako haurren eta `pilotarien bazkaria Behar Zana Elkartean.

16:00 Pilota jaialdia:

1) Joko garbi partida: Behar Zanako pilotarien erakustaldia.

2) Kirol egokitua: gurpil aulkidunen paleta: Jesus Matarrantz-Beñat Lizaso etaa Asier Navaridas-Joseba Lasa.

3) Emakumeen pala goma: Anne Maiza-Irati Otaegi eta Janire San Sebastian-Itxaso Erasun.

4) Eskuz binaka nagusiak: Lizaso-Urbieta eta Otaño-Esnaola.

19:00 Meza hildako bazkideen omenez.

20:15 Bazkideen afaria.

23:15 Behar Zana danborrada.

Ekainak 3, igandea

09:00 Diana Loatzo Musika eskolako Geronimo Dultzaina taldearen eskutik.

11:00 Errebote partida.

14:00 Gonbidatuen Bazkaria, Behar Zana Elkartean.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image