AMASA-VILLABONA 2018-07-04 11:39

Danok Danena halterofilia taldea, bikain

Espainiako 15 urtez azpikoen txapelketan, bigarren postua lortu zuen Jon Kepa Kortajarena zizurkildarrak, 50 kilokoen mailan. Lehen postua oso gertu izan zuen kirolari gazteak, eta talde osoak, zorionik beronik beroenak helarazi dizkiote, egindako denboraldiagatik.  Euskadiko banakako eta taldekako txapelketan ere emaitza bikainak lortu ditu taldeak:

Jon Kepa Kortajarena, Batis Kortajarenari egindako omenaldi ekitaldian

Ekainaren 22an , Madrilen, Espainiako 15 urtez azpiko txapelketa ospatu zen eta bertan taldekoa den Jon Kepa Kortajarena gazteak parte hartu zuen, 50 kilo kategorian,  2. postua lortuaz. Lastima izan zen, 2 denbora modalitatean, kilo bat gehiago altxa izan balu, txapeldun izango baitzen.

Egun berean, arratsaldez, Galdakaon, Euskadiko banakako eta taldekako txapelketa absolutoa ospatu zen eta ondorengoak izan ziren emaitzak:

Neskak: 1. Gipuzkoa: Susana Davila, Naiara Madrid, Nalu Herranz, Goretti Amonarriz, Ainhoa Larramendi.

               Banakakoak: 1. Susana Dávila  3. Naiara Madrid

 

Mutilak: 1. Gipuzkoa: Jon Sasiain, Asier Gallego, Imanol Zulaika, Mikel Alvarez, Alejandro Tomás, Jon Ander Iriarte, Jose A. Barrera, Aitor Tecedor.

               Banakakoak: 1. Mikel alvarez  2. Jon Sasiain  3. Jose A. Barrera

 

Espainiako Absoluto txapelketarako sailkatuak ondorengoak dira eta A Coruñan izango dira uztailaren 20tik 22ra: Naiara Madrid, Susana Dávila, Ainhoa Larramendi, Mikel Alvarez, Jon Sasiain, Imanol Zulaika, Jose A. Barrera, Jon Ander Iriarte eta Alejandro Tomás.

 

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image