AMASA-VILLABONA 2018-09-26 15:32

Euskararen erabilera sustatzeko jolasak, igandean

Villabonako Udalak eta Malkar aisialdi taldeak euskararen erabilera sustatzeko asmotan, LH1 eta LH6 bitarteko haurrentzat jolasak antolatu dituzten igande goizerako. Jolasak Erreboteko plazan edo Berdura plazan egingo dituzte, eguraldiaren arabera, 11:30etatik 13:30etara.

 

 

 

 

 
 
 
 
 

Euskara sustatzea helburu duten jolas hauek, ikastetxeetan haur hezkuntzako 4 eta 5 urtekoekin burutuko den egitasmoaren osagarri izango dra. Bi egitasmoek helburu bera izango dute; euskararen erabilera sustatzea jolasen bitartez.

Igande honetaz gain, beste hiru igandetan ere burutuko da egitasmoa, eta horietako bi igande Euskaraldiak irauten duen 11 egunen barruan egongo dira

 
 
 
 
 

Iruzkina Idatzi

Captcha image