AMASA-VILLABONA 2018-10-08 13:02

BTT martxa, euripean

Euripean eta ibilbide lokaztuan egin zuten atzo Irrintzi elkarteak antolatutako I BTT martxa. goizeko 09:00etan, 156 txirrindulari elkartu zen Errebote plazan, martxari hasiera emateko. Hasi aurretik, ordea, ekainean hildako Jose Carlos Carrasco eta Nerea Agirre omendu zituzten. Bertan ziren haien senitartekoak. Semearekin batera Done Jakue bidea egiten ari zirela, auto batek jota hil ziren Jose Carlos eta Nerea. Orats, bien semea, BTT martxan izan zen.

Argazkiak

Orats Carrascok BTT martxan parte hartu zuen.

Iruzkina Idatzi

Captcha image