AMASA-VILLABONA 2018-10-08 11:14

Finalistaren eguna, urriaren 21ean

Aurtengo Finalistaren Eguna Amasa-Villabonan ospatuko da, eta Aizkardi Mendi Elkartea arduratuko da antolaketaz. Urriaren 21ean izango da eta Gipuzkoako ikastetxeetako neska-mutil guztiek har dezakete parte. Bi ibilbide jarri dituzte aukeran, 13 km-ko ibilbide luzea, eta 9 km-ko ibilbide laburragoa.

  

Urriaren 21ean ospatuko da Finalistaren eguna

Urriaren 19a baino lehen eman behar da izena eta bi aukera daude: posta elektroniko bidez (ibilaldia@aizkardi.com) edo telefonoz 649 71 71 82.(asteartetan eta ostegunetan 19:00-21:00). Informazio osoa, www.aizkardi.com web orrian topa daiteke.

Iruzkina Idatzi

Captcha image