AMASA-VILLABONA 2018-10-08 11:45

Zuzeneko musika eta artisau garagardoa larunbatean BeertokiFEST-en

Beertokiko lagunek beren bi pasioak uztartu dituzte larunbateko festan: musika eta artisau garagardoa. BeertokiFEST izena eman diote festari, eta zenbait kontzertu antolatu dituzte larunbaterako doan Errebote plazan, tartean Olaia Toral billabonatarra. Jaialdi osoan zehar pintxoak eta ogitartekoak eskainiko dituzte, baita beganoentzako ere. Eta noski, artisau garagardoa.

Kontzertuak:
 

Zuzeneko musika eta artisau garagardoa larunbatean BeertokiFEST-en.

17:30 Olaia Toral
18:45 Boogie Van
20:00 Urgatz

Beertoki musika:
22:30 Hyedra
23:45 Schwach
01:00 Managaitz
 

Iruzkina Idatzi

Captcha image