AMASA-VILLABONA 2018-10-09 12:25

Prentsa oharra, Errebote plazaren inguruan

Errebote plazako lanak lizitatu dituztela jakinarazi du Udalak, prentsa ohar bidez:

Prentsa oharra, Errebote plazaren inguruan

Errebote Plazako berrurbanizazio proiektua lizitatuta

Urriaren 3an publikatu zen Udaletxeko web orrian

Pasa den irailaren 27an, Maite Izagirre alkateak, Carlos Marauri ingeniariak eta Estrella Redondo arkitektoak uztailean aurkeztu zuten proiektuaren arabera egindako Errebote Plazako berrurbanaketa obrak gauzatzeko baldintza agiria eta lizitazioko espedientearen onarpen dekretua sinatu zituen.

Pasan den urriaren 3an, Udaleko web orrian, “Kontratatzailearen profila” atalaren barruan publikatu zen onarpena, horrekin proposamenak bidaltzeko 20 egunetako epea martxan jarriz. 2017ko Sektore Publikoaren Kontratu Legearen barnean ezartzen denaren arabera egingo dira kontratazioak.

Lizitazioan ezarritako 395.454,58 €-ko prezioa gainditu ezingo duten obrak burutzeko epea, eskaintzak baloratzen diren momentutik hasi eta 4 hilabete eta erdikoa izango da. Kontratazio mahaia izango da kontratuaren esleipena egin eta formalizatuko duena.

Aurreikusita dauden obrek plazako zati handi bateko lurzoru aldaketa dute, egun dagoena aglomeratua den beste bategatik ordezkatuko da eta joko marrak harriarekin egingo dira; egokitzea, garbiketa eta hormak pintatzea; frontisaren alboan dagoen eta Kale Nagusira ematen duen harri-horma eraitsiko da; argiteria berria jarriko da zutabe berri eta LED proiektoreak erabiliz; argi apaingarria ezarriko da jokoko eta Udaletxeko hormetara bideratuta; hiri-altzariak eta errebote jokoarentzako sareak aldatuko dira.

Alkateak dioenez, ilusio handia ematen duen proiektua da eta gure Errebote Plaza dagokion mailan jarriko duena: “Errebote plazak, behar baino urte gehiagotan jasan ditu instituzioaren utzikeria eta nahita egindako hondamendiak. Bazen garaia, mota guztietako ekintzen erdigunea den gune honek merezi duen singularitatea edukitzeko. Patrimonio historikoa da eta batzuek egin duten lanagatik oraindik ere bizirik jarraitzen du plazari izena ematen dion kirolak: errebote jokoa.” Horrez gain, “orain egingo diren berrikuntzekin egun egiten diren ekintzak errespetatzeaz gain, ikertu beharko liratekeen beste hainbat ekintzei ere ateak zabaltzen dizkie”.

Iruzkina Idatzi

Captcha image