AMASA-VILLABONA 2018-11-23 12:23

Errebote plazako proiektuari ekarpenak

Pasa den azaroaren 14an ospatutako Herritarren Partaidetza Batzordean, Errebote
Plazako birmoldaketa proiektuaren zehaztasunen inguruan eztabaidatu zen.
Bileraren ondoren, Udalak abenduaren 1era arteko epea ireki du, edozein pertsona edo elkartek lizitatutako proiektuaren inguruko ekarpenak egin ditzan. Proposamenak, ekarpenak@villabona.eus helbidera bideratu beharko dira abenduaren 1eko, 23:59ak arte.

Proiektua aberasten lagundu nahiko luketen amasa-billabonatarrek, beraien ekarpenak
aurkezteko aukera izango dute beraien datuekin (izen eta abizenak, NAN eta helbidea)
identifikatuz eta ekarpena behar bezala justifikatuz.

Bilera horretara, batzordera deituta zeuden ordezkari politikoez gain, gizarte, kirol eta
ekonomia eragileak agertu ziren.

Bertan, argi gelditu zen, eremu publiko bakar honen
erabilera guztiak erabat bermatuta zeudela, eta gainera, inongo talde politiko zein
gizarte eragilek ez zuen proiektua gelditzeko proposamenik egin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image