AMASA-VILLABONA 2018-11-26 14:06

Liburu aurkezpena, asteazkenean

“Cartas con remite de mujer y silencios de hombre” liburuaren aurkezpena egingo dute asteazkenean.  Agurtzane Estrada eta Iñaki Urdangarin billabonatarrak idatzi dute eta
azaroaren 25aren inguruan Udalak antolatutako ekimenen barruan egingo dute aurkezpen ekitaldia, 19:00etan Subijana etxean.  

Liburu aurkezpena, asteazkenean

Bere bi egileak izango dira aurkezpenean. Agalir argitaletxeak argitaratutako obra, indarkeriaren aurkako alegatua da eta abusu edo tratu txar sexualak jasan dituzten biktimen zein beraien gertuko pertsonen 40 lekukotza jasotzen ditu, karta formatuan.
Liburuaren gaiak duen interes soziala kontuan hartuta, Eresergi abesbatzaren eta Hodei Iparragirre margolariaren parte-hartzea izango du aurkezpenak.
Ekitaldiaren ondoren, liburuaren aleak sinatuko dituzte egileek.

Iruzkina Idatzi

Captcha image