AMASA-VILLABONA 2018-11-29 14:57

24 klubek eman dute izena Euskal Herriko kluben arteko txapelketan

Hika txakolindegian egin dute aurkezpena eguerdian. Bertan izan dira Juan Martinez de Irujo, Patxi Eugi, Erik Jaka eta Julen Martija pilotariak. Aurrekanporaketak abenduaren 3an eta 9an izango dira eta final handia, berriz, martxoaren 10ean Tolosako Beotibar pilotalekuan.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Babesleak

  • Kaiku
  • Hika
  • Gaso Gas
  • Ogiberri
  • Route 33
  • Barandiaran berriztagarriak
  • Bodega Inurrieta
  • Imaginanet
  • Mahala

Txapelketarako pilotak jarri dituzten enpresak:

  • Aspe
  • Pumpa

Pilotabizi Pelotazaleen elkartearen adierazpena
Pilotabizi Pelotazaleen elkarteak, azken denbora honetan esku-pilotaren egoerari buelta dezente eman ondoren, gure asmoen adierazpena plazaratu nahi dugu hemen eta orain. Hika adierazpena deitu diogun hau puntu hauetan biltzen dugu:

  1. Pilota mundua bultzatu, garatu eta modernizatu nahi dugun jende guztia elkarrekin lanean jarriko duen talde baten sorrera bultzatzeko asmoa dugu.
  2. Kirol hau gizatalde baten eta herri baten ondarea denez, herri mailako klabeekin arituko den elkarren arteko egitasmo bat behar du. Horretarako, baliabide eta asko partikularrak bateratu, gehitu eta partekatu behar ditugu helburuak lortu ahal izateko, bai banakakoak eta bai denenak.
  3. Euskal pilotaren ondarearen eta etorkizunaren alde lan egingo duen taldea sortzeko ahalegina egiteko konpromisoa hartzen dugu; horretarako egokiena ikusten den forma hartuko dugu.
  4. Edozein kiroletan zutabe diren promozioa, formakuntza, proiekzioa eta hedapena bultzatzen saiatu beharko luke talde horrek.

Klubak

- Araba: Amurrio, Txukun Lakua eta Zaramaga.
- Bizkaia: Adiskide, Iurreta, Lemoa, Lea Ibarra, Markina eta Usansolo.
- Nafarroa: Buruzgain, Erreka, Etxarri Aranaz, Irurtzun, Oberena eta Paz de Ziganda.
- Gipuzkoa: Henani, Tolosa, Zazpi Iturri, Tartaloetxe, Eplee (Errenteri), Illunpe, Gazteleku, Behar Zana eta Bergara.

Txapelketa sistema eta egutegia

  Aurrekanporaketak 1. Fasea 2. Fasea Final-laurdenak Finalerdiak Finala
 Data Abenduak 3 eta 9 Abenduak 16, 22, 29 eta urtarrilak 4 Abenduak 12, 13, 19 eta 20 Urtarrilak 27, otsailak 3, 10 eta 17 Otsailak 23 eta 24 Martxoak 10
 Lekua Zozketaren arabera Amezketa Idiazabal Beotibar Beotibar Beotibar

Iruzkina Idatzi

Captcha image