AMASA-VILLABONA 2018-12-30 12:50

Salaberria izendatu dute Antton Pebet txapelketako pilotaririk onena

22 eta 8ko markagailuarekin irabazi dute Antton Pebet memoriala Salaberriak eta Balerdik. Bear Zana pilotalekua erabat bete zen eta giro atsegina sortu zen pilotaz gozatzeko. Memoriala irabazteaz gain, txapelketako pilotaririk onena izendatu dute Salaberria.

[Argazkiak: Neskak | Joko garbi | Finala]    [Bideoak: Finala | Neskak]

Emaitzak eta kronika:

Salaberria izendatu dute Antton Pebet memorialeko pilotaririk onena.

Eskuz binaka neskak elite mailan takoekin
Arrizabalaga-Mendizabal 22
Bergara-Arrillaga 19

Joko garbi binaka elite mailan
Driolet-De Paredes 30
Sistiague-Karrikaburu 35

Eskuz binaka FINALA
Murgiondo-Apezetxea 8
Salaberria-Balerdi 22


Kronika: Iñaki Lizaso

SALABERRIA-MURGIONDO TAXAPELDUN, GAZTETASUNA NAGUSI

Amaitu da aurtengo Anttonen omenez ospatzen dugun pilota txapelketa eder hau. Pilotalekua leporaino beteta, giro aparta eta 3 partida bikain ikusi ahal izan ditugu Bear Zana pilotalekuan.

Lehen partida borrokatua izan da, emozioa izan da nagusi eta 4 pilotariak kantxan hustu dira. Atzelariak sendo atzetik eta aurrelariak jokaldiak egiten ausartu dira. Ez dute agian gehiegi arriskatu, inork ez baitzuen partida galdu nahi. Takoekin eta pilota gogorragoarekin aritu dira eta hori antzeman da kantxan. Emakumeen esku pilotan egunerokotasunean ez ezik, gaurkoan ere gure bultzada erakutsi nahi izan dugu.

Bigarren partida ikusgarria izan da. Abiadura izugarrian jokatu dute lau pilotariek. Angeluko Hardoytarrak taldeko joko garbi pilotariek maila ezin hobea eskaini dute gaurko egunean ere, ikuslea aho bete hortz utziz. Villabonan, Behar Zanan errebote a eta joko garbia bizirik mantentzen ditugu egunerokotasunean, eta gaur bezalako egun garrantzitsu batean ere, duen garrantziaren isla erakutsi nahi izan dugu.

Hirugarren partida begiak itxi eta irekitzerako amaitu da. Salaberriak erakustaldia eman du. Golpez fresko, ideia argi eta garbiekin tantoa harrapatu ahala amaitu du, pilota erraz izkutatuz. 12-1eko abantaila lortu dute konturatzerako. Balerdi atzean sendo egon da, pilota astindu behar zuenean astinduz eta lana egin behar zuenean serio lana eginez.

Apezetxea hasieran batez ere defentsan bigun egon da, eraman beharreko pilota batzuk hutsegin baitutu, halere Salaberriak asko asmatu du, egindako 15 tanto izan baitutu partida amaitzerako garaian. Murgiondok hasiera hotza izan du, Salaberriari pilota ezin kenduz hasi da eta horrek partidaren nondik norakoa zehaztu du. Partidaren erdi partera bi bikoteen lana berdindu da baina hasieran hartutako abantaila handiegia izan da. Partidako pilotari onenaren saria Salaberriari eman dio antolakuntzak.

Sari banaketarekin hasi aurretik, Iñaki Lizaso antolatzaile eta Behar Zanako kideak Iñaki Otaegirekin batera oroigarri bat eman diote Eneko Maiz Lasarte Behar Zanako pilotariari, Munduko Txapelketa Nagusian trinketean eskuz banaka lortutako bigarren postuagatik. Egin beharreko omenalditxoa egin zaio, xumea baina egin beharrekoa.

Mila esker Jean Pebet Jean Léon eta Angie emazteari, urtez urte semearen omenezko txapelketan bertan egoteagatik. Mila esker ere babesle guztiei, beraien laguntza oso garrantzitsua baita horrelako txapelketak aurrera eraman ahal izateko.

Eta azkenik mila esker pilotalekura gerturatu zareten guztioi. Guztion artean mantentzen dugu pilota bizirik eta txapelketa honi dagokionez Antton guztien artean dugu bizirik gure bihotzetan.

Iruzkina Idatzi

Captcha image