AMASA-VILLABONA 2019-01-09 13:32

Tolosako Udal ordezkariek Zuretzat herritarren arreta zerbitzua bisitatu dute

Tolosako Udal ordezkariak Zuretzat herritarren arreta zerbitzua ezagutzera etorri ziren asteartean Amasa-Villabonara. Tolosaldean zerbitzu hori eskaintzen duen lehen herrietakoa da Amasa-Villabona. Maite Izagirre alkateak zerbitzuaren funtzionamenduaz azalpenak eman zizkien. Tolosako Udal ordezkariek herritarren arreta zerbitzuaren balorazio positiboa egin dutela adierazi du Amasa-Villabonako Udalak.

Amasa-Villabonako alkatea Tolosako Udal ordezkariekin Zuretzat herritarren arreta zerbitzua ezagutzeko egin zuten bisitan. Argazkia: Amasa-Villabonako Udala.

Iruzkina Idatzi

Captcha image