Alberto Agirre abesbatzari omenaldia aurtengo Santa Zezilia zikloan

ANDOAIN 2018-11-21

Santa Zezilia zikloko ekitaldi nagusia izango da igandekoa, zeinaren bitartez Andoain herriak Alberto Agirre abesbatzari omenaldia egingo dion. Aurretik bi hitzordu gehiago izango dira, ostiralean eta larunbatean.

[Hitzorduak]

Argi mozketa izango da asteazkenean

ANDOAIN 2018-11-20

Transformazio zentruan egin beharreko konponketak direla eta, argi mozketa izango da asteazkenean 08:00etatik 16:00etara honako zonatan: Kale Berriko eta Makaldegiko semaforoak, eta Goikoplazako eta Makaldegiko komun publikoetan.

Euskaraldirako ahoak eta belarriak prestatzen ari dira

Euskaraldia 2018-11-17

11:00etan abiatu dira kalejiran Euskaraldiako hamaikakoak Esteberen kamioian, ikastolako trikitilarien konpainian. Goiko plazara iristean ahobizi eta belarriprest txapak banatzen hasi dira, eta ondoren argazki familiarra atera dute.

[Argazkiak]    [Bideoa]

Euskaraldiaren atariko ospakizuna Andoainen

Euskaraldia 2018-11-16

Zumea plazatik Goikoplazara kalejira iragarri dute, larunbat honetarako Andoainen. Eguerdian hasita ekitaldi ezberdinak antolatu dituzte. Egitaraua:

Transmisioa nekez egingo da gurasorik gabe

Euskaraldia 2018-11-15

Euskararen erabilera eskola orduetara bakarrik bideratuz gero, akatsa litzateke. Akats handia. Euskara egunerokoan erabil daitekeen hizkuntza baita: eskolan, aisialdian eta etxean. Euskararen transmisioan gurasoen parte hartze aktiboa ezinbestekoa da.

"Hornitzaileei euskaraz lan egiteko aukera ematen diegu"

Euskaraldia 2018-11-20

DanobatGroup taldearen barnean dago Andoaingo Latz kooperatiba. Euskara oso presente dute egunerokoan, eta baita administrazio kontuetan ere. Euskaraldia badatorrela eta, urrian proba modura bost egunez euskaraz jardun zuten. Latz kooperatibako euskara koordinatzailea den Mikel Lazkanori egin diogu elkarrizketa.

Euskaraldiaren dantza ikasteko tutoriala

Euskaraldia 2018-11-20

Leire Rekaldek koreografiaren bideoa landu du, eta ostiral honetan dantza eginez parte hartu nahi duenak bideoa ikusiz dantza landu eta ikas dezake. Bastero plazatxoan eskainiko dute dantza, herriko zunba taldeek eta ikastolako ikasleek. Baita, noski, parte hartu nahi duten herritarrek ere.

[Bideoa]

Andoni Alvarezen hautagaitzaren aurkezpen ekitaldia

ANDOAIN 2018-11-17

Zumea kaleko Bilgunean egin zuten aurkezpen ekitaldia, ostiral iluntzean. Aretoa txiki geratu zen, eta hainbatek kanpotik jarraitu zuten aurkezpen ekitaldia. EH Bilduko Udal talde osoa bertan izan zen, eta baita afiliatu eta herritar ugari ere. Esti Mujika zinegotziak egin zituen aurkezpen lanak, eta Andoaingo alkategaiaren adierazpenaren ondoren Batzar Nagusietarako hautagai Juan Karlos Izagirrek hitza hartu zuen.

Animoz beteta daudenen efektu biderkatzailea

Euskaraldia 2018-11-16

Andoaingo Ondarreta ikastetxean lekukotza emateko boluntarioak ez dira falta. Lau lagunekin hitzordua ipini, eta zazpi hurbildu dira. Oro har, denek ere gurasoengan jartzen dute euskararen erabilera sustatzeko erantzukizuna