Liburutegiaren Egunaren harira ekimen desberdinak ospatuko dira Andoainen2

ANDOAIN 2018-10-23

Urriak 24 dituenean ospatuko da Liburutegiaren Eguna, eta horren harira ekimen desberdinak antolatu ditu Andoaingo Udal liburutegiak. Gaurko origamia tailerrerako plazak bete dira. Bihar, urriak 24, 56 urte beteko ditu Udal liburutegiak eta bizkotxoa dastatzeko aukera egongo da 10:00etatik 19:00etara.

Ekimen gehiago:

Mus txapelketa ospatu zuten ostiralean Irunberri Kultur Elkartean8

ANDOAIN 2018-10-22

Urtean zeharreko kultur ekimenen barruan ospatu zuten mus txapelketa Irunberrin. Irabazleak Aitor Irastorza eta Lander Gonzalez izan ziren, eta sari gisa Irunberri tabernan afari ederra lortu zuten. Bigarren postuan Jon Irazu eta Iñigo Martinez geratu ziren, eta Kukutei harategian gastatzeko erosketa bonoa irabazi zuten.

"Saltoki handiekin gutxieneko kontrola egon beharko luke"13

ANDOAIN 2018-10-21

Andoaingo Xixori belardendak bat egin zuen irailean komertzio txikiak sustatzeko antolatu zen kanpainan. Xixoriko Jone Etxeberriarekin hitz egin dugu herritarren erantzuna nolakoa izan den ezagutzeko.

Bigarren Karlistaldia hizpide izango dute Basteron17

ANDOAIN 2018-10-19

Jose Antonio Recondo tolosarrak 'La 2ª Guerra Carlista en Gipuzkoa (1872-1876)' liburua aurkeztuko du Andoainen, urriaren 24an. Ekitaldian zehar Andoainen eta Urnietan gertatu ziren gora behera militarrak hizpide izango ditu.

Birziklapenean sakontzeko urrats berria16

ANDOAIN 2018-10-19

Azaroan hasita, Andoaingo Udalak txartel elektronikoarekin irekiko den edukiontzi grisa ezarriko duela iragarri du. Tolosako Mankomunitatearekin elkarlanean sustatu du egitasmo berria, orain arteko edukiontzi berdea ordezkatzera datorrena.

Bertso ale bikainak, Agifes elkartearen alde29

ANDOAIN 2018-10-17

Agifes elkarteak antolatuta, urriaren 11n bertso saioa ospatu zen Basteron. Unai Elizasu gai jartzailearen agindutara, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Sustrai Colina, Alaia Martin eta Amets Arzallus aritu ziren kantari. Buruko osasun arazoa duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea da Agifes, eta saioko zenbait gai elkarte horrek jorratzen dituenak izan ziren.

EH Bilduk egoitza zabaldu du Andoainen34

ANDOAIN 2018-10-15

EH Bilduk egoitza zabaldu du Zumea kalean, koalizioari eta herri mailako mugimenduei zabaltzeko asmoarekin. Irekiera ekitaldian hizlari lanetan Maddalen Iriarte eta Ana Carrere aritu ziren. Alkateak agurra iragarri zuen bere adierazpenean.

Euskaraldia martxan jartzeko egitasmoa lan munduan33

ANDOAIN 2018-10-15

DanobatGroup kooperatiba taldea egitasmoan murgildu da. Tartean da Latz enpresa andoaindarra.

Izartxo aisialdi taldeen topaketa Andoainen52

ANDOAIN 2018-10-13

Gipuzkoa osotik bostehun gaztetxo hurbildu ziren Andoainera, Izartxo aisialdi taldeen topaketan parte hartzera. La Salle Berrozpe ikastetxean eta herrigunean zehar gaztetxoen ospakizunaren oihartzuna hedatu zen.

2019ko Udal egutegia edertzeko argazki lehiaketa deitu dute54

ANDOAIN 2018-10-11

Ataria herriarren arreta zerbitzuan edota Udalaren webgunean aurkez daitezke argazkiak, datorren azaroaren 5a baino lehen.

Sexu erasoen aurkako bilkura44

ANDOAIN 2018-10-11

Feminista taldeak eta Udal ordezkariek pankarta bana zabaldu zuten bart arratsaldean Goikoplazan, joan zen asteburuan andoaindar batek jasan zuen sexu erasoa salatzeko. Atzean dozenaka herritar zituzten, euriak baldintzatu zuen elkarretaratzean.

 

"Gertutasuna da ezeren gainetik galdu behar ez duguna"55

ANDOAIN 2018-10-10

Irailean herriko merkatu txikietan erosteko kanpaina bururtu zen Andoainen. Ormendi Kirolak dendako Izaskun Mendizabalek kanpainak herritarrengandik eduki duen erantzunaz eta garrantziaz hitz egin digu.

Urrats berria birziklatze sisteman47

ANDOAIN 2018-10-10

Andoaingo birziklatze sistemak urrats berri bat ematea erabaki du Andoaingo udalak. Olagain, Sorabilla eta Calonge auzoetan egin duten esperientziaren ostean, organikoarekin batera, errefusa txarteldun edukiontziekin jarriz, herriko birziklapen tasa igotzea helburu dutelarik.

[Bideoa]

EHBildu hautaketa prozesuan sartuko da datozen asteetan 60

ANDOAIN 2018-10-09

Alkategaiaren hautaketa prozesuan sartuko da Andoaingo EHBildu, datozen asteetan. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 15etik 28ra zabaldu da; elkarrekin.ehbildu.eus atariaren edota bilduandoain@andoain.eus. 

Sexu erasoen aurkako elkarretaratzea berria57

ANDOAIN 2018-10-09

Urriaren 6ko goizaldean Lasarte-Orian izan zen eraso sexistaren biktima andoaindarra da. Udalak adierazpen instituzionala adostu du, eta biharko (urriak 10) elkarretaratzea deitu du. 18:30ean hasita 15 minutuko bilkura egingo dute Goikoplazan.

Adierazpena: