SANTAKRUTZAK 2017 2017-05-02 12:39

Urdaira sagardotegia irabazle

Aginaga auzoko Urdaira sagardotegiko sagardoa nabarmendu zuten epaimahaiko kideek, Santa Krutz jaien baitan atzo ospatu zen txapelketan. Asteasuko Sarasola izendatu zuten bigarren, eta Andoaingo Gaztañaga hirugarren.

[Argazkiak]

 

Sarasola, Urdaira eta GaztaƱaga

Urdaira sagardotegiko Txomin Lizasok jaso zuen Antonio Gabirondo XXXI. memorialaren txapela eta oroigarria; Pello Sarasolak Sarasola sagardotegiari zegokion bigarren saria, eta Mikel Jauregik Gaztañagarena.

Hamazortzi sagardotegi aurkeztu ziren lehiarako: Hernanitik, Itsas-buru eta Otsua-Enea; Adunatik, Aburuza eta Zabala; Astigarragatik, Bereziartua, Larrarte, Lizeaga, Petritegi eta Rezola; Aiatik, Izeta eta Satxota; Urnietatik, Eula, Oianume, Setien eta Urruzola; Usurbildik, Urdaira; Asteasutik, Sarasola; eta azkenik, Andoaindik, Gaztañaga.

Epaimahaia, berriz, honakoek osatu zuten: Pedro Mungia, Jose Luis Perez, Lorenzo Usandizaga, Mikel Irigoras, Fermin Larraioz, Juan Zuriarrain, Luxio Aranburu eta Imanol Etxeberriak. Felix Andueza eta Josu Dominguez aritu ziren horiei sagardoa zerbitzatzen.

Sagardoaren eguna igande arratsaldez zen ospatzekoa, baina hurrengo egunerako atzeratu behar izan zen, eguraldi pattala zela medio. Astelehen eguardian jendez gainezka jarri zen Zumea plaza, eta horretan lagundu zuen herri krosa, haurren krosa eta sagardoaren eguna bata bestearen segidan izateak.

Iruzkina Idatzi

Captcha image