ANDOAIN 2017-09-12 21:41

Sagardo Txapelketaren finalaurrekoa

Ostiral honetan Euskal Herriko Sagardo Txapelketaren finalaurreko afaria ospatuko da Andoaingo Ontza Elkartean, arratsaldeko 20:00etan. Aurten Euskal Herriko 18 herritako 41 sagardotegik hartuko dute parte eta finala Azpeitian izango da, irailaren 30ean. 

Sagardo Txapelketarne finalaurrekoa

Aurten bigarren urtea du Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoiak, Gipuzkoako Sagardogileen Ellkarteak lehengo ohitura bati heldu eta iaz antolatu baitzuen lehen edizioa 32 sagardotegiren parte hartzearekin. Afari txartelak salgai daude Gipuzkoako Sagardogileen Elkartean batetik (943 33 68 11) edo gipuzkoakosagardoa@gmail.com helbidera idatzita.

Afaria bertako produktuetan oinarrituko da, Gipuzkoako Sagadogileen Elkarteak, Basatxerrik eta Lurlan Elkarteek duten elkarlanerako proiektua oinarri hartuta. Sagardoarekin egoki ezkontzen diren plater desberdinak dastatu ahal izango ditu jendeak. Menua:

  • Basatxerri lontxeatua
  • Entsalada letxuga, tomatea, tipulina, hegaluzea eta arrautza egosia
  • Bakailao ajoarrieroa tenperatura baxuan egositako arrautzarekin
  • Basatxerri xolomoburu errea pikillo piperrekin
  • Idiazabal gazta sagar dultzearekin

Iruzkina Idatzi

Captcha image