ANDOAIN 2017-12-04 11:28

Txerri hiltzearen tradizioari eusten dio extremadurarren elkarteak

Txerri-hilketaren ekitaldia ospatu zuen Hogar Extremeño elkarteak asteburuan, aspalditik datorren usadioari jarraituz. elkarteko bazkide eta adiskideek, Udal ordezkariek eta herriko elkarteek elkarrekin tarte atseginak igarotzeko aukera eduki zuten larunbatean zein igandean, tradizioaren eta gastronomiaren eskutik.

[Argazkiak]

Paco Rodriguez, Julio Gomez, Antonio Gonzalez eta Manuel Canales sukaldariak

Elkarteko sukaldariak goizean goizetik hasi ziren txerria pusketatan zatitzen eta sukaldeko lanak egiten. Extremaduran ohikoak diren migak, azpizuna, haragi gisatua, gibela... lan ederra hartu zuten lapikoak gobernatzen. Eguerdirako dena prest zeukaten, jaki goxoak mahaira eramateko moduan, eta Andoaingo Udaleko eta elkarteetako ordezkariak izan ziren lehenbiziko gonbidatuak probatze lanetarako. Elkarteko bazkideak eta adiskideak pixka bat geroxeago hasi ziren hurbiltzen elkarteak Extremadura kalean daukan egoitzara.

Gastronomiaren festa soziala larunbat osoan luzatu zen, eta biharamunean izan zuen segida, bezperan geratu ziren kondarrekin.

Iruzkina Idatzi

Captcha image