ANDOAIN 2018-01-05 10:36

Andoaingo Asanblada Feminista sortzeko deia

Asanblada feminista zabaltzeko deia egin dute herrian. Emakumeentzako hausnarketa gune bat sortzea da helburua, emakumeen arteko sarea indartzeko elkargune bihurtuz. Bestalde, zenbait ekintza aurrera eramateko ere eraiki nahi da taldea. Lehen bilera urtarrilak 11an izango da, 20:00etan gaztetxean.

Andoaingo Asanblada Feminista sortzeko deia

ANDOAINGO ASANBLADA FEMINISTA SORTZEKO DEIA!

Epaitua izateaz nekatuta zaude.

Erasoen aurrean ahaldundu eta horiei aurre egin nahi diezu.

36-38 neurrien barruan egon nahi izateaz aspertuta zaude.

Ez duzu gure erabakitzeko eskubidea ukatua izatea nahi.

Zure buruarekiko konfidantza landu eta indartu nahi duzu.

Emakumezko bezala eraikia izan garenon gune propioa sortu nahi dugu. Bertan, gure kabuz, hausnarketa gune bat, gure arteko sarea indartzeko elkargune bat eta zenbait ekintza aurrera eramateko taldea eraiki nahi ditugu.

Urtarrilaren 11ean, 20:00etan Andoaingo Gaztetxean elkartuko gara!

Iruzkina Idatzi

Captcha image