ANDOAIN 2018-02-12 10:08

Aste Santurako plana, Euskaldunarekin

Martxoaren 29tik apirilaren 2ra bitarte Lugo aldea ezagutzeko ibilbideak prestatu dituzte. Bazkideentzat izen-ematea astelehenean hasiko da, bazkide ez direnentzat datorren otsailaren 19an.

Seoane do Courel. Argazkia: @XOAN ARCO DA VELLA

"Iaz Andaluzia aldera joan ginen;  aurten aldiz Galizara goaz. Jakitun gara eguraldi aldetik Galiziara joateak duen arriskuaz, baina zeharkatuko ditugun parajeak arriskutik kanpo daude. Errepide estuak zeharkatuko ditugu, hutsik gelditzen ari diren herrixkak, ezinezko diruditen mahastiak mendi magaletan...". Horixe Euskalduna Mendigoizale taldearen proposamena Aste Santurako, martxoaren 29tik apirilaren 2ra luzatuko dena. Hots, Aste Santuko ostegunetik astelehenera bitarte.

Lugo, Seoane do Courel, Vegadeo, Ribadeo, Parada de Sil edota Villaviciosa aldean txangoak eta bisitaldiak egingo dituzte.
Martxoak 30ean, esaterako, Pedrafita do Cabreiro portutik 25 km-tara aurkitzen den Seoane do Courel aldera abiatuko dira. Bertan gidarekin elkartu eta bi ibilbide edukiko dituzte aukeratzeko: 12 kilometrokoa, 600 metroko desnibelarekin, eta 20 kilometrokoa, 900 metroko desnibelarekin.

Bazkide direnek 340 euro ordainduko dute, eta bazkide ez direnek 360.

Izen-ematea
Otsailaren 12an, iluntzeko 20:30etik aurrera, bazkide direnek elkartean bertan izena eman ahal izango dute. Bazkide ez direnek, aldiz, astebete beranduago.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image