ANDOAIN 2018-04-14 18:50

Andoainen frankismoak zapaldutako herritarrak gogoan

1936an Andoainen hildakoei eta gainerako zapalduei omenaldia eskaini zaie Alfaro Parkean eguardian, “Oroituz, Andoainen” elkarteak antolatuta. Gasteizen 1976an errepresio bortitza jasandako langileriak hartu du protagonismo berezia ekitaldian zehar. Haientzako justizia eskatzen duen Martxoak 3 elkarteko kideek hitza hartu dute, eta Musika Banda Errepublikanoak Lluis Llachen Campanades a morts interpretatu du, Joxe Mari Oiartzabal musikagileak zuzenduta.

[Argazkiak] [Bideoak]

Jende mordoa bildu zen ekitaldian

Iruzkina Idatzi

Captcha image