ANDOAIN 2018-05-10 13:25

Udazken eta udaberrian "Kalegiroan" ibiliko dira Andoaindarrak

Iaz izan zuen arrakastaren ostean Kalegiroan kultur Jarduerak kalera ateratzea helburu duen egitasmoa martxan jarriko du Andoaingo Udalak Maiatzetik aurrera.

[Argazkiak] [Bideoa]

Esti Mujika kultur zinegotziaren hitzetan "herriak antzerkia, musika eta dantza uztartzeko gune aproposak eskaintzen ditu eta udazken eta udaberrian ohiko jarduerak indartu nahi ditugu". Honekin batera, herritarrak kulturara gerturatzeko beste modu bat dela ere aipatu du.

Jardunaldi berri hau lau asteburu ezberdinetan banatuko da. Lehenengoa Maiatzaren 19an izango da eta goiz eta arratsaldez Sardina bakalao izeneko antzerki ibiltariaz gozatzeko aukera izango da. Arratsaldeko kalejiran gainera 3 amona arrantzalek ere parte hartuko dutela aurreratu du Garbiñe Agirre kultura teknikariak prentsaurrekoan. Maiatzaren 26ean Katramila Andoaingo antzerki taldearen obra aterako dute kalera.

Irailaren 22a dantzaz beteriko eguna izango da Moveo Bartzelonako dantza eskolaren emanaldia eta Hika antzerki eskolak musika dantza eta antzerkia uztartuz "Sagartu" emanaldia eskainiko dutelarik. Irailaren 29an ere dantzarekin jarraitzea erabaki dute eta bertan herriko frontoian MugMus laborategiaren dantza ikusteko aukera izango da. Dantzen erritmoarekin jolastuz azken emanaldia zirku baten baitan egongo da. Hau horrela, prentsaurrekoan hau egitarau probisionala dela aipatu dute baina gutxi gora behera hauek izango dira Kalegiroan egitasmo honetan ikusgai izango diren emanaldi ezberdinak.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image