ANDOAIN 2018-05-11 19:01

Hondakinak ondo bereizteko gida

Andoaingo Udalak, eskualdeko Mankomunitatearekin, Hondakinak sailkatzeko hiztegia liburuxka zabaldu du herriko etxebizitza guztietan. Hainbat produktu eta soberakin sailkatzerako garaian sor daitezkeen zalantzak argitzea da xede nagusia.

Udalak ohar bidez adierazi duenez: “Gero eta etxebizitza gehiagotan dugu birziklatzeko joera, nahiz eta jakin badakigun oraindik asko geratzen dela. Bitarteko eta abantaila gehiago ditugu birziklapenerako: Sailkatzeko edukiontziak ditugu etxetik hurbil, hobari ekonomikoak, eta orain hiztegi honekin, egunerokoan izan ditzakegun zalantzak argitzeko tresna ere izango dugu”.

 

Iruzkina Idatzi

Captcha image