ANDOAIN 2018-05-14 13:28

La Salle Berrozpeko zenbait ikasle Euskoskills txapelketetara

Andoaingo La Salle Berrozpe ikastetxeak Euskadiko Skills (Euskoskills) izeneko txapelketan hartuko du parte maiatzaren 22an, Irunen, Diseinu Mekanikoaren modalitatean.

La Salle Berrozpeko zenbait ikasle Euskoskills txapelketetara

Unai Alcorta, Mikel Arrate, Asier Askarai, Arkaitz Azpillaga, Ekain Bellanco eta Jon Gil ikasleak gerturatuko dira bertara Xabier Puertas irakaslearekin batera. Txapelketa hau, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Lanbide Heziketako ikasleekin antolatutako txapelketa da eta irabazleak Estatu mailako Spainskills txapelketa lehiatzera iritxiko dira. 

Iruzkina Idatzi

Captcha image