ANDOAIN 2018-08-03 09:28

San Esteban eguna Goiburun

Meza, hamaiketakoa, pilota partidak, mus txapelketa, kantujira, auzo afaria eta musika doinuak San Esteban egunean.

Egitaraua:

San Esteban eguna Goiburun

Abuztuak 3, ostirala (San Esteban eguna)

12:00  Meza San Esteban ermitan Andoaingo abesbatzarekin. Hamaiketakoa plazan Baltzola eta Andonegi trikitilarien konpainian.    

12:00-14:00 Pilota. Gazteleku Andoaingo pilota eskolaren eskutik. Umeen partiduak eta Gaztetxeko pilota txapelketako finalaren errebantxa.

Jarraian, hamaiketakoa plazan.

17:30 IV. mus txapelketaren hasiera. (Izen-ematea 17:00tan). 

IV. toka txapelketa, txapel jaurtiketa eta haurrentzako txokoa, jolas ezberdinez osaturik.

18:00-21:00 Baltzola eta Andonegi trikitilariak eta Andoaingo Kantujira.

21:00-00:30 Auzo afaria frontoian. Txartelak salgai Urrats inprimategian eta Txertota jatetxean. 

00:00-04:00 Baltzola eta Andonegi trikitilariak eta DJ Mai.

Iruzkina Idatzi

Captcha image